XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Eriotz zoriontsua euki nai zeunke? - Egin dozuzan gaiztakeriakin zeure gogoari ezarri dautsazuzan orrbanak garbittu egizuz: lenen egin bearr dozun lana, orixe da.

Zeure biotz barreneko zokondoak arduraz arakaturik, egindako gaiztakeriak gomutara ekarrteko alegin egizu: aonen urrengo, zeure barrenean garrbai ta damutasuna sorrtu daiketzuen egi osasunkorrak astiro-astiro auznarrtu, edo obeto esateko, gogoznarrtu egizuz.

Alde batetik, zeure ogen eta dongakeri orrein samalda izugarria ta euren gaiztakeri ta ezaintasuna, bestetik lasterrtxe letorrkizun eriotz, epainkunde ta barrendiko sua: batetik, Jaun onak egin dautzuzan erruki ta mesede andiak, bestetik zeuk berari egin dautsazuzan laido ta irañak: batetik Jaunaren zugazko ontasun eta maitasuna, bestetik zure beraganako dollorrkeri ta eskarr gaiztoa gomutau ta auznarrtu egizuz: zeure dongakeri izugarriakin lotsaturik, Jaunaren aurrean auzpaztu zaite ta biotz-biotzez esan egiozu: ¡Erruki zakidaz, ene Jaun ori, nitzaz obendi eskarr gaiztoko aonegaz erruki!(Luc. XVIII, 13).